Sailkapena
F. Turdidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Txori bixi hau zozo arrunta baino pixka bat txikiagoa eta lirainagoa da. Kolore urdin ilun bereizgarria dute arrek; arrexka eta ildaskatua emeen beheko aldeetan.
Haitzen artean harrapatzen dituen intsektu eta ornogabeez elikatzen da; narrasti txiki eta fruitu mamitsuak ere jaten ditu, azken hauek udazkenean batez ere.
Kantua
Banaketa geografikoa
Banaketa zirkun-mediterraneoa duen espeziea, Europa hegoaldea, Afrika iparraldean eta Turkian agertzen da. EAEn lurralde osoan banatuta dago, nahiz eta espezie oso ugaria ez den. Bai eremu menditsuetan eta bai itsaslabarretan ere bizi da. Donostian bere banaketa Igeldoko itsasertzeko haitz batzuetara mugatuta dago, beraz udalerriko espezie urrienetako bat eta banaketa txikienetakoa duena litzateke.
Habitat-a
Espezie litofiloa, haitz eta itsaslabarretan bizitzera moldatua, kostaldean zein mendietan. Donostiaren kasuan, kostako haitzetan aipatu da bakarrik.
Lekualdaketak
Espezie sedentarioa, lurraldekoia.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Donostian, udalerriko populazio urriaren kontserbaziorako arazo izan daitekeen mehatxurik ez da hauteman.
Harkaitz-zozo urdina-aren bero-mapa Donostian