• eu Miru gorria
  • es Milano real
  • iz. zient. Milvus milvus
Sailkapena
F. Accipitridae, O. Falconiformes
Identifikazioa

Planta liraineko hegazti harraparia, buztan gorrixka eta urkilatua duena (V forman bukatua). Hegan dabilela, identifikazioa errazten duten orban zuriak hegoetan. Burua grisaxka, ildo mehe ilunduna. Gorputz gorrixka eta marraduna.

Kantua

Beatrix Saadi-Varchmin (XC431302)

Banaketa geografikoa

Nagusiki Europan egiten du habia (espeziearen mundu osoko populazioaren %90a Alemania, Espainia eta Frantzian dago). EAEn lurralde osoan hedatua dago, baina Bizkaiko area nabarmenetan falta da. Donostiari dakionez, ekialdeko auzuneetan ikusi izan da, batez ere Altza eta Martutenen, Errenteria eta Astigarragako mugan dauden auzoetan.

Habitat-a

Gizatiartutako habitatei lotutako hegazti harraparia. Zehazki, paisaia irekien ondoko zuhaiztietan egiten du habia, bertan janaria bilatzeko. Espezie hau, Donostiako kasuan, landa-eremuei lotua agertzen da.

Lekualdaketak

Migratzaile partziala. Kontinentearen iparraldeko populazioak migratzaileak dira, baina hegoaldekoenak sedentarioak dira. Gipuzkoan, helduak, itxura batean, sedentarioak diren bitartean, lehen urteko hegaztiek   ehunka kilometrotako lekualdaketak egin ditzakete, Espainiako hegoaldera normalean.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie oso mehatxatua, Espainian “Arriskuan” katalogatua izan dena. Gipuzkoako miru gorrien populazioa kontserbazio egoera hobean dagoela dirudi, nahiz eta benetan oso hegazti urria den. Miru gorriarentzat mehatxu dira amu pozoitsuak eta arratoi-pozoiak jatea, habitata galtzea, hariteriarekin talka egin eta elektrokutatzea, baserrien eta landa-eremuen kudeaketa-ereduaren aldaketa eta isileko ehiza. Gipuzkoan, Montereyko pinudien hondatzeak habia egiteko tokiak galtzea dakar. Donostiako kasuan, espezie honentzat funtsezkoa da hiriaren inguruko landa-eremuen kontserbazioa.

Miru gorria-aren bero-mapa Donostian