Sailkapena
F. Laridae,
O. Charadriiformes
Identifikazioa
Kaio hankahoriaren oso antzekoa den kaio espeziea, baina bizkarraldeko grisa ilunagoa duena. Heldugabeak marroi kolorekoak dira, adinaren arabera aldagarri (helduaren lumajea 4-5 urterekin lortzen da).
Hankahoria bezala, mota guztietako baliabidez elikatzen den espeziea da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Europan oso hedatua dagoen kaioa da. Errusiar Federazioan, herrialde baltikoetan, Eskandinavian, Erdialdeko Europan, Islandian, Erresuma Batuan eta Irlandan eta Iberia eta Frantziako kostalde atlantikoan umatzen da batez ere. Euskal Autonomia Erkidegoan oso urria da ugaltzaile bezala; bost bat bikote aipatzen dira kostalde osoan. Donostian bikote bat behintzat antzeman da Ulian habia egiten, hankahorien kolonia batean.
Habitat-a
Donostian kostaldeko itsaslabarretan umatzen da. Hainbat habitat ezberdinetan elikatzen da, kaietan, zabortegietan edo itsasoan, esate baterako.
Lekualdaketak
Kaio ilunak Donostian dituen lekualdaketen eredua erabat ezezaguna da. Kaio helduak GPS gailuez markatzeak lagun lezake bere biologiaren arlo hau ezagutzen.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Hala ere, euskal kostaldean, eta Donostian bereziki, horren bikote gutxi egotea berez izan liteke mehatxu faktore
Kaio iluna-aren bero-mapa Donostian