• eu Lepitzulia
  • es Torcecuello euroasiático
  • iz. zient. Jynx torquilla
Sailkapena
F. Picidae, O. Piciformes
Identifikazioa

Arre-gris koloreko pizidoa, puntu eta barra ugarirekin orbandua. Paseriforme itxura dauka, ez du gainontzeko pizidoetan ohikoak diren buztan sendo eta moko indartsurik.

Intsektu eta larbetaz elikatzen da, inurrietaz batez ere, bai lurrean eta baita zuhaitzetan ere. Ez du egurra zulatzen.

Kantua

Simona Inaudi (XC415697)

Banaketa geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan azaltzen da. Donostian oso espezie arrunta da, landazabaletan, parke handietan eta basoetan agertzen dena.

Habitat-a

Gainontzeko pizidoak bezala, zuhaiztiak egotearen menpe dago, nahiz eta hain zorrotza ez den. Fruta-arbolak eta lorategietako zuhaitz gazteak ere ondo onartzen ditu. Landazabal paisaiako zuhaiztietan ere arrunta da.

Lekualdaketak

Espezie transahararra, lepitzulia Sahara hegoaldean negua igarotzen duen hegazti migratzaile bat da. Gero eta ohikoagoa da zenbait indibiduok Espainia hegoaldean negu-pasa egitea. Donostiako udalerrian ugaltzen diren hegaztien kasuan, ez dakigu zein puntutara arte Saharaz azpiko Afrikan negu-pasa egiten jarraitzen duten edo Penintsulako hegoaldean geratzen diren.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espeziearentzako mehatxu larrienetako bat intsektiziden erabileraren ondorioz gertatzen den inurrien desagerpena da, baita nekazaritzaren kudeaketan ematen diren aldaketak (intentsiboa areagotzea) ere. Donostiako udalerrian ez da mehatxu nabarmenik ezagutzen, baina landazabal paisaiaren erabilera tradizionalak eta kontserbazioa sustatzea komeniko litzateke.

Lepitzulia-aren bero-mapa Donostian