• eu Enara arrunta
  • es Golondrina común
  • iz. zient. Hirundo rustica
Sailkapena
F. Hirundinidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Nahasezina den txoria, aerodinamikoa, hego luze eta puntadunekin eta buztan urkilatua. Goiko aldeak beltzak, distira urdinekin; beheko aldeak zuri zikin kolorekoak. Hankak laburrak eta txikiak, airera moldatutako bizitza islatzen dutenak. Kopeta eta paparra gorriak.

Hegan harrapatzen dituen intsektuetaz elikatzen da.

Kantua

Eetu Paljakka (XC417086)

Banaketa geografikoa

Banaketa zabala duen espeziea da, izan ere, Europan, Asian eta Ipar Amerikan umatzen du. Hego hemisferioan igarotzen du negua. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan banatuta dago, nahiz eta eremu menditsuak ekiditen dituen. Donostiako udalerrian batez ere landa guneetara loturik dago, hirian ez dagoelarik.

Habitat-a

Landa-eremura loturik dagoen hegaztia, ukuilu, atari, patio edo terrazetan habia egiten duena. Gehienbat larre, labore eta hezegune eremuen gainetik elikatzen da.

Lekualdaketak

Espezie transahararra; Europa hego-mendebaldeko populazioek Afrika Mendebaldean egiten dute negu-pasa. Udazkenean, migrazioaren aurretik, enarak leku zehatz batzuetan elkartzen dira, non migrazio-bidaia arrakastatsu bat eduki ahal izateko erreserba kopuru nahikoa pilatzen duten.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea, nahiz eta leku askotan badirudi gero eta urriagoa izaten ari dela. Hau landa eremuan erabiltzen diren plagiziden ondorioa da, baita eraikin berrietan umatzeko zailtasunak direla eta edo landa jarduerak uztearen eraginez ere.

Enara arrunta-aren bero-mapa Donostian