Sailkapena
F. Sylviidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Gorputz estilizatua duen txoritxoa, txolarre bat baino txikiagoa, horia, moko fina. Umatze garai bete-betean hautemateko erreza da, arrak zuhaixka edo adar baten puntan jarrita kantatu ohi du eta.
Intsektu eta ornogabez elikatzen da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Banaketa zirkun-mediterraneoa duen espeziea Europa hego-mendebaldean eta Afrika ipar-mendebaldean. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan azaltzen da. Donostian oso arrunta den espeziea da, udalerriko parte handi batean agertzen dena. Landa-eremuetan eta hainbat parketan ere ikus daiteke (Ametzagaina, Kristina-Enea... baina baita Basoerdi bezalako parkeetan, Belokan, Amara auzoan).
Habitat-a
Zuhaixkaz osatutako habitatei, sakabanatutako zuhaitzak dituzten toki erdi-irekiei eta baso ertzei lotutako espeziea. Donostian, Ulian edo Igeldon ale bakan edo amezti gune txikiak geratzen diren otalur eremuetan bizi da, baita landa-eremu eta lorategietako mota guztietako leku erdi-irekietan ere. Halaber zuhaixkak edo gutxi garatutako zuhaiztiak dauden eremuetan ere agertzen da.
Lekualdaketak
Udako espeziea. Saharaz azpiko Afrikan igarotzen du negua.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Hala ere, trantsizio habitatetan bizi denez, toki erdi-irekien urbanizazioak edo baso-masaren garapenak maila lokalean desagerpen txikiak eragin ditzake.
Sasi-txori arrunta-aren bero-mapa Donostian