• eu Eskinosoa
  • es Arrendajo
  • iz. zient. Garrulus glandarius
Sailkapena
F. Corvidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Korbido nahasezina. Gorputza nabar-laranja kolorekoa, hegoek orban urdin-turkesa dute, hegan ikusgarria dena; ipurtxuntxur zuria eta isats beltza. Buruan bibote beltz deigarria erakusten du.

Orojalea da eta ornogabeak, beste hegaztien arrautza eta txitak, haziak eta fruituak (gaztainak, ezkurrak…) janez elikatzen da. Udazkenean ezkurrak eta beste fruitu batzuk lurpean gordetzen ditu, neguan janaritegia izate aldera. Horrela, basoaren birsorkuntzari mesede egiten dio.

Kantua

Romuald Mikusek (XC410094)

Banaketa geografikoa

Paleartikoan hedatuta dagoen espeziea; Europatik Asia ekialdera eta baita Afrika iparraldean ere. Eskualde boreala eta basamortuko eta oso lehorrak diren eremuak ekiditen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan bizi da. Donostian, ondo banatua dago udalerri osoan, kostaldetik barrualderaino.

Habitat-a

Nagusiki basokoa den espeziea, mota guztietako basoetan bizi da, baita parke eta lorategietan ere. Donostian oso espezie arrunta da, baso, zuhaizti eta parke handietan dagoena.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa eta lurraldekoia.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxurik ez dagoen eta kontserbazio egoera onean mantentzen den espeziea.

Eskinosoa-aren bero-mapa Donostian