Sailkapena
F. Rallidea,
O. Gruiformes
Identifikazioa
Tamaina ertaineko eta kolore beltzeko hegazti urtarra. Ezkututxoa eta moko gorria; hankak eta behatzak luzeak, horiak. "Popa" zuria, isatsa altxatzerakoan maiz erakusten duena. Gazteak arrexkak.
Uretako landarediaz elikatzen da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Kosmopolita, mundu osoan agertzen da, basamortu eremuetan, tundran eta Australian izan ezik. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan azaltzen da. Donostian, gehienbat Urumeari (Loiola parean adib.) eta Oriari loturik dago.
Habitat-a
Ia era guztietako ur-masetan umatzen du, baita bere kontserbazio egoera txarra izanda ere. Bazterrean landaredia behar du, habia jartzen duen lekuan, flotatzen. Hala, kanaletan, aintziretan, urtegietan, ubideetan, paduretan, erreketan, urmaeletan... topa daiteke.
Lekualdaketak
Espezie sedentarioa Europa hegoaldean. Donostian, uroiloek lurraldea mantentzen dute urte osoan zehar.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Udalerrian, hala ere, ibaien bideratzea bere kontserbaziorako mehatxu nagusia da. Testuinguru honetan, ibaiertzeko landaredia errespetatu edo berreskuratzea gomendatzen da.
Uroilo arrunta-aren bero-mapa Donostian