• eu Txonda arrunta
  • es Pinzón vulgar
  • iz. zient. Fringilla coelebs
Sailkapena
F. Fringillidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Kolorazio nahasezina duen txoritxoa, batez ere arra baldin bada. Hauetan, izokin-koloreko tonu gorriak beheko parte, bular eta buruko alboetan; buruaren goiko aldea urdina. Sexu bietan, deigarria den orban zuria sorbaldetan. Emeek kolorazio arrexka.

Arrek adar altuenetatik abestu ohi dute, era honetan nabariagoak direlarik.

Hazi, kimu eta fruituez elikatzen dira, nahiz eta umatze garaian intsektuak ere jaten dituen.

Kantua

Jarek Matusiak (XC512407)

Banaketa geografikoa

Europa, Asia, Afrika iparraldea eta Makaronesiako parte handi batean banatzen da. EAEn espezie ugarienetako bat da, lurralde osoan agertzen da. Donostian ere oso espezie arrunta da, udalerri osoan ondo banandurik. Hiriko lorategi eta parkeetan ere umatzen da, Pio XII-n dauden zuhaitzetan adibidez edo Gernikako arbola pasealekuan zehar.

Habitat-a

Basoko hegaztia; ia edozein motatako zuhaiztietan umatzen da, baso handietatik hasi eta parke eta lorategietaraino.

Lekualdaketak

Printzipioz, Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira, beraz Donostiako hegaztiak urte osoan zehar udalerrian geratuko lirateke. Dena den, posible da neguan iparraldeko jatorria duten indibiduoak etortzea.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea.

Txonda arrunta-aren bero-mapa Donostian