Sailkapena
F. Falconidae,
O. Accipitriformes
Identifikazioa
Belatz itxurako harrapari txikia, baina hegalak eta buztana luzeagoak dituena. Bibotetzar oso nabarmena dauka eta buztan-luma azpi-estalgarriak laranja kolorekoak. Gainaldeko lumak (bizkarraldea, hegalen eta buztanaren gainaldea, …) gris ilunak; azpialdeak argiak, marra beltz nabarmenak, luzetara.
Bere elikaduran intsektuak (matxinsaltoak, burruntziak…), hegazti txikiak eta saguzarrak sartzen dira.
Kantua
Banaketa geografikoa
Paleartiko osoan ondo zabaldutako espeziea. EAEn lurralde osoan dago hedatua. Donostiari dakionez, hiriaren ingurua eta Unanue (Añorga), Igeldo edo Altza edo Martutene inguruko landa-eremuak espeziearentzako habitat egokiak izan daitezke.
Habitat-a
Toki irekietatik hurbil dagoen edonolako basoetan umatzen da, bertan egiten du ehizan. Horregatik mendi, landazabal edo dehesen ertzetako basoak hartu ohi ditu. Donostiako kasuan, batez ere landa paisaiari lotuta aipatu izan da espeziea.
Lekualdaketak
Espezie migratzailea. Saharaz hegoaldeko Afrikan ematen du negua.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Orokorrean, espezie honi eragiten dioten mehatxuen artean aipatzekoak dira habitata galtzea (basa-habitata eta erriberako basoak galtzea; nekazal inguruetako eta hezeguneetako toki irekiak andeatzea), bioziden erabilera (bere elikagai diren intsektuak akabatzen dituzte), legez kanpoko ehiza edo elektrokuzioa. Donostiako kasuan, udalerrian espezieak duen mehatxurik larriena nekazal guneen desagertzea edo aldatzea litzateke, horrek ekarriko lukeen landa paisaiaren desagertzearekin edo hondatzearekin. Baso txiki sakabanatuak mantentzea ere arazo da espeziearentzat.
Zuhaitz-belatza-aren bero-mapa Donostian