Sailkapena
F. Falconidae,
O. Accipitriformes
Identifikazioa
Belatz handia. Gainaldeak arbel-grisak; azpialde argiak, marra beltzekin. Burua ere grisa, bibotetzar irtena duela. Mokoa eta hankak hori kolorekoak. Hegal luzeak eta puntazorrotzak.
Ia erabat hegaztiz elikatzen da. Airean ehizatzen du.
Kantua
Banaketa geografikoa
Mundu osoan hedatutako espeziea, Antartidan izan ezik. EAEn lurralde osoan dago zabaldua. Gipuzkoako kasuan, 30 bikotetik gora bizi direla uste da, horietatik hiru Donostian umatzen direlarik (Igeldo, Ulia eta Artzain Ona).
Habitat-a
Harkaitzetan eta harrobietan egiten du habia. Donostian, gainera, eraikin batean umatzen den Gipuzkoako lehen kasua dokumentatu da. Zehazki 2017an erregistratu zen Artzain Onaren katedralean habia egin izana.
Lekualdaketak
Populazio sedentarioa. Umatze garaia bukatuta, ordea, gazteak lurraldetik kanporatuak izaten dira eta distantzia handiak egin ditzakete finkatzeko toki apropos baten bila.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Maila globalean mehatxurik gabeko espeziea, baina Europan kontserbazio arazoak dituena. EAEn “Arraro” bezala katalogatua. Espezieak dituen mehatxuen artean habien espoliazioa eta legez kanpoko ehiza daude (azken hau arazo larria da maila lokalean). Donostiako kasuan, azken urteotan zenbait ale legez kanpoko ehiztariek edo uso-hazleek tiroz hil izana ziurtatu ahal izan da.
Belatza-aren bero-mapa Donostian