• eu Txantxangorri europarra
  • es Petirrojo europeo
  • iz. zient. Erithacus rubecula
Sailkapena
F. Turdidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Txori txikia, udalerriko espezierik ohikoenetakoa. Lumaje arre-berdexka dauka eta orban handi laranja aurpegi, eztarri eta bularrean. Lumajearen kolorea antzekoa da ar eta emeetan. Lurrean mugitzen da batik bat eta zuhaitzetako adar altuenetan kantatu ohi du. Lurraldekoia eta kuxkuxeroa.

Kantua

Timo Tschentscher (XC377471)

 
Banaketa geografikoa

Europan eta Asian oso banatuta dago. Euskal Herrian lurralde osoan aurki dezakegu. Donostian hegaztirik ohikoenetakoa da eta ondo banatuta dago udalerri osoan.

Habitat-a

Zuhaizti edo zuhaixkak dauden lekuekin lotuta dagoen espeziea. Hiriko parkeetan eta lorategietan ere ikus dezakegu, baldin eta zuhaixka-estaldura pixka bat badago.

Lekualdaketak

Hegazti lurraldekoia. Europa hegoaldeko aleak sedentarioak dira, eta iparraldekoak, berriz, migratzaileak. Europa hegoaldeko mendietan habiak egiten dituzten txantxangorriak, neguan, gune baxuagoetara joaten dira, “altitudezko migrazioa” izenarekin ezagutzen dena. Horrela, umatze-sasoitik kanpora, Europa hegoaldeko herrialdeetara iparraldetik eta inguruko leku garaietatik datozen txantxangorri bisitariak iristen dira. Donostian ohikoa da neguan txantxangorriak hiri osoan ikustea, baina udan, asko, desagertu egiten dira gure lorategi eta parkeetatik, eta ugaltzaileak zuhaitz gehien dauden lekuetan gordetzen dira.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie hau ez dago mehatxupean. Baso-masaren hazkundeak mesede egiten dio espeziearen kontserbazio-egoerari. Espainian, urteko, populazioaren %0,8ko hazkunde-tasa kalkulatzen da. Hiriguneetan, espeziearen mehatxurik handienetakoa harrapakaritza da, maskotekin, eta batez ere katuekin, lotutako harrapakaritza. Beirate eta ibilgailuen kontrako kolpeak ere mehatxuak dira.

Txantxangorri europarra-aren bero-mapa Donostian