Sailkapena
F. Emberizidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Kolore arre-gorrixka duen berdantza, burua, lepokoa eta bularra grisaxkak. Marra beltzak buruan. Sexu biak antzekoak, emeak arrak baino kolore ahulagoa duen arren.
Kantua
Banaketa geografikoa
Europa eta Asiako eskualde epelean agertzen den espezia, baita Afrika iparraldean ere, batez ere eremu menditsuekin lotzen da. EAEn ia lurralde osoan azaltzen da. Donostian banaketa eremu diskretua duen espeziea da. Zehazki, Zubietan eta Ulian, itsasora ematen duten magaletan, aipatzen da.
Habitat-a
Leku irekiak hautatzen ditu, mendiko larreak eta eremu menditsuetako sastrakadi eta zuhaizti sakabanatuak barne. Donostian batez ere txilardi eta otadi inguruetan bizi da.
Lekualdaketak
Migrazio altitudinalak egin ohi ditu. Donostian, litekeena da udalerrian ugaltzen diren hegaztiak sedentarioak izatea.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea, nahiz eta urria den Donostian, agian espeziearentzako egokiak diren habitaten urritasunaren ondorioz.
Mendi-berdantza-aren bero-mapa Donostian