Sailkapena
F. Picidae,
O. Piciformes
Identifikazioa
Zuri-beltz koloreko pizidoa; bizkarraldea zuria eta beltza eta sabelaldea zuria. Uzki aldea (buztan azpiko estal-lumak) gorrixka. Gainera, arretan garondoa gorria da eta emeetan beltza.
Intsektuetaz elikatzen da, batez ere egurra zulatzean harrapatzen dituen larbetaz. Urritasun garaietan landare-gaiez ere elikatzen da (haziak eta beste fruitu lehor batzuk) eta umatze garaian zehar ez du zalantzarik izaten arrautzak edo kumeak harrapatzeko. Hegaztientzako jantokietan oso ohikoa da espezie hau.
Kantua
Banaketa geografikoa
Paleartikoko pizidorik arruntena da, Europan eta Asiako zati handi batean azaltzen dena; baita Afrika iparraldean ere (Atlas). Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da. Donostian arrunta da eta zuhaiztiak dituzten mota askotako tokietan ikusi daiteke, hala nola basoetan eta lorategi eta parkeetan.
Habitat-a
Adin jakin bat duten mota guztietako zuhaiztietan umatzen du. Koniferez osatutako baso trinkoak nahiago ditu, mota guztietako baso-masatan azaltzen den arren, estai alpetarretik itsaso mailara arte. Donostian zuhaizti pixka bat duen ia edozein eremutan aurki dezakegu, parke eta lorategi handien sarean barne, Kristina-Enea, Aiete edo Ametzagainan esate baterako.
Lekualdaketak
Bertako espeziea eta lurraldekoia.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Udalerri mailan, litekeena da mehatxu faktore nagusiena zuhaitzen mozketa izatea, batez ere ale zaharrena.
Okil handia-aren bero-mapa Donostian