• eu Enara azpizuria
  • es Avión común
  • iz. zient. Delichon urbicum
Sailkapena
F. Hirundinidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Gorputzez bere ahaidea den enara arrunta baino txikiagoa. Honek bezala, hego luze eta puntadunak eta buztan urkilatua ditu, baina enara arruntak baino askoz laburragoa. Goiko aldeak beltz-urdinxkak ditu, ipurtxuntxurra izan ezik, zuria duena eta enara arruntarengandik bereizten duena; beheko aldeak zuriak ditu.

Airean harrapatutako intsektuetaz elikatzen da, askotan ur-masen gainetik.

Kantua

Jens Kirkeby (XC381988)

Banaketa geografikoa

Banaketa paleartikoa, basamortuetan, eremu polarretan eta Ekialde Hurbilean baino ez da falta. Saharaz azpiko Afrikan igarotzen du negua, enara arruntak bezala. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da, iparralderantz joan ahala bakantzen doan arren. Donostian urri samarra den espezie bat da. Kolonia txikietan egiten du habia, orain arte Amara (gutxienez 22 bikote) eta Antiguo-Ibaeta (gutxienez 6 habia) auzoetan aurkitu direlarik.

Habitat-a

Jatorriz harkaitzetan habia egiten duen espezie bat da. Gaur egun, batez ere, etxe, urtegi edo zubiak bezalako eraikinetan egiten du. Donostian, ia etxebizitzetako teilatu-hegaletan bakarrik umatzen du.

Lekualdaketak

Espezie transahararra; Europa hego-mendebaldeko populazioek Afrika Mendebaldean igarotzen dute negua.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea, nahiz eta zenbait eskualdetan gero eta urriagoa bihurtzen ari den. Donostiaren kasuan, habien suntsipena da seguru aski espezie hau udalerrian kontserbatzeko mehatxurik nagusiena. Intsektiziden erabilera edo kutsadura, halaber, mehatxu faktoreak dira.

Enara azpizuria-aren bero-mapa Donostian