Sailkapena
F. Corvidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Lumajea erabat beltza. Paleartikoko korbido guztien artean handiena da. Tamaina handikoa; hegaldian isatsak erronbo forma dauka (isats kuneiformea); hegoak nahiko luzeak, estuak eta bere ahaide belabeltzarenak baino zorrotzagoak. Moko sendo eta indartsua.
Dieta oportunista, askotariko harrapakinak jaten ditu; bai ornogabeak, eta bai fruituak, haziak, hegaztien arrautza eta txitak, sarraskiak edo zaborra.
Kantua
Banaketa geografikoa
Oso banaketa eremu zabala du, ipar hemisferio osoa hartzen duena, Europatik Asia eta Ipar Ameriketara; baita Afrikako iparraldea ere. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan bizi da. Donostian koadrikula gutxi batzuetan aipatzen da, umatzeko toki aproposekin (itsaslabarrak, harrobiak,…) bat datozen kasuetan hain zuzen ere.
Habitat-a
Mota guztietako habitatak hartzen ditu, baina haitz labarrak behar ditu umatzeko. Halakorik ez dagoenean, zuhaitz handiak, eraikinak edo argindar-dorreak erabil ditzake bertan habia egiteko. Donostiako kasuan, espezie hau batez ere itsaslabarrei lotua azaltzen da (Ulia, Igeldo).
Lekualdaketak
Bertako espeziea.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxurik ez dagoen espeziea da eta kontserbazio egoera onean mantentzen da. Hala ere, bere izen txarraren ondorioz, gaur egun oraindik pozoitu eta tirokatu egiten da. Horrela, Gipuzkoan pasa garaian legez kanpo ehizatzen den espezieetako bat da erroia. Pozoitzea, ohikoa ez bada ere, lurraldean oraindik ere egiten da.
Erroia-aren bero-mapa Donostian