• eu Pagausoa
  • es Paloma torcaz
  • iz. zient. Columba palumbus
Sailkapena
F. Columbidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Uso sendoa, gorputza grisa dauka, bularra arroxa orban zuriarekin eta lepoen aldeak berdeak ditu. Hego-muturrak eta isatsa beltzak. Hegoetan marra zuriak ditu.

Kantua

Timo Tschentscher (XC380054)

 
Banaketa geografikoa

Paleartiko osoan banatutako espeziea, Europatik hasita Afrika iparraldera eta Asia erdialdera arte. Azoreetan subespezie endemiko bat dago.

Habitat-a

Zuhaiztiak dauden hainbat habitatetan aurki dezakegu. Nahiago ditu kaduzifolioen baso-espazioak, baina konifera-basoetan, laboreetan edo sasietan ere egoten da. Ohikoa da lorategi eta parkeetan, ondo egokitu da hiri-girora.

Lekualdaketak

Populazio iberikoak bertakoak dira eta barreiadura-mugimenduak egiten dituzte umatze-sasoitik kanpo, baina ziur asko neurri ezberdinetakoak, gunearen arabera. Gainera, Europa erdi-mendebaldean ugaltzen diren populazioek penintsulan pasatzen dute negua. Udazkeneko pasea mendebaldeko Pirinioetatik gertatzen da batik bat, eta udaberrikoa, aldiz, ekialdeagotik.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espeziearen mehatxurik handiena ehiza da, eta kaltea eragiten die populazio migatzaileagoei. Dena dela, Espainian, populazioaren joera goranzkoa da, urteko, %2 inguruko hazkunde-tasarekin. Gipuzkoan, kontrapasako ehiza debekatu zenetik, populazioa nabarmen ari da hazten, eta horrek erakusten du Gipuzkoan pagausoaren udaberriko ehizak lurraldean ugaltzen diren populazioei eragiten diela.

Pagausoa-aren bero-mapa Donostian