• eu Ihi-txoria
  • es Buitrón
  • iz. zient. Cisticola juncidis
Sailkapena
F. Sylviidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Europako txori txikienetako bat da. Kolorazio kriptikoa du, okre eta hori tonuak, orbanekin goiko aldeetan... Buztan borobildua, orban zuriekin, zabaltzen duenean ondo ikusten direnak.

Espezie intsektiboroa. Lurraldekoia, umatze garaian airetik kantatzen du, "dzip...dzip...dzip..." errepikakor bat igorriz; askotan entzun egiten da ikusi baino lehenago.

Kantua

Stanislas Wroza (XC414716)

Banaketa geografikoa

Afrika, Asia eta Australiako parte handi batean banatuta, Europaren kasuan kontinenteko hegoaldera mugatua. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan arrunta da. Donostian udalerri osoan agertzen da, beti ere habitat egokia dagoenean.

Habitat-a

Belardietako ohiko espeziea. Leku irekiak gustatzen zaizkio, belar altuarekin, bertan habia egin eta jana bilatzen du. Neguan, gainera, ohikoa da lezkadietan. Donostiaren kasuan nahiko arrunta da belardietan eta belarra duten lorategi zabaletan.

Lekualdaketak

Espezie sedentarioa Europa hegoaldeko populazioen kasuan. Hainbesterainoko da horrela, ezen oso sentikorra den neguko hotz-boladetara. Elurte handien kasuan, populazioa nabarmenki murriztu daiteke.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea, baina sentikorra habitataren aldaketei, bai suntsitzen denean (basoberritze lanak, urbanizazioak, azpiegiturak eraikitzea...) eta bai plagizidak erabiltzen direnean ere. Donostian mehatxurik garrantzitsuenak leku irekien urbanizazio (larre eta belardiak batez ere) eta landazabalaren uztearen eraginez sortutakoak lirateke.

Ihi-txoria-aren bero-mapa Donostian