Sailkapena
F. Fringillidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Kolore berdeko txoria, nahasezina, hegoetan eta isatsean orban horiak dituena. Arrak emeak baino kolore biziagoak ditu. Urkila formako isatsa, fringilidoetan ohikoa. Moko indartsua, kono formakoa.
Haziez elikatzen da, nahiz eta umatze garaian intsektuak ere jaten dituen.
Kantua
Banaketa geografikoa
Batez ere Europan hedatuta dagoen espeziea, baina Afrika iparraldean ere bizi dena. Asko bakantzen da iparraldean eta ekialdean. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan bizi da. Donostian ere udalerri osoan banatuta dago.
Habitat-a
Habitat erdiirekiak nahiago ditu, zuhaitz sakabanatuekin, baso ertzetan, lorategietan, baratzetan edo parkeetan. Donostian landa-eremuetan, parke eta lorategietan ikus daiteke.
Lekualdaketak
Printzipioz, Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira. Hala ere, Donostiako kasuan, egia da txorru arruntak asko urritzen direla neguan; beraz, ezin da baztertu eskualde epelagoetara migratzea.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxurik ez dagoen espeziea. Donostia bezalako hirietan eremu urbanizatuenak kolonizatzen ari da, bertako lorategi txiki eta ertainetako arboladi-guneetan umatu egiten delarik.
Txorru arrunta-aren bero-mapa Donostian