Sailkapena
F. Certhidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Itxura nahasezina. Gorputz “potoloa”, moko luze eta beherantz kakotua; isats luze eta zuzena, trinkoa, pizidoek egiten duten bezala, enborrean gora egiteko laguntza bezala erabiltzen duena. Gainaldeak arre kolorekoak, orban askorekin (kolorazio kriptikoa); azpialdeak zuriak edo zuri-zikinak, batez ere atzeko aldean. Enbor eta adarretatik mugitzen den hegaztia da, baina normalean ez da buruz behera jartzen, garrapoak egiten duen bezala.
Ornogabez elikatzen da, hala nola intsektu eta armiarmen larbez.
Kantua
Banaketa geografikoa
Batez ere Europa mendebaldean, erdialdean eta Balkanetan banatua. Baita Afrika iparraldean (Atlasetan) ere. Euskal Autonomia Erkidegoan ondo hedatua dago lurralde osoan. Donostian oso espezie ohikoa da, baso eta parke handietara lotua.
Habitat-a
Basoko espeziea. Ondo garatutako zuhaiztiari lotua, bai hostogalkorrekoak izan edo koniferoak izan.
Lekualdaketak
Printzipioz, espezie sedentarioa da.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxurik ez dagoen espeziea. Kontserbazio egoera onean mantentzen da. Aipatu beharreko bakarra gure lorategi eta parkeetan zuhaizti helduak (zaharrak) mantendu beharra da.
Gerri-txori arrunta-aren bero-mapa Donostian