Sailkapena
F. Fringillidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Oso espezie ezaguna; antzina itxian hazteko harrapatu eta hazten zen. Aurpegi gorria eta buru zuri-beltza; gorputz marroia; hego beltzak marra hori zabalarekin. Lumajea antzekoa da ar eta emeetan. Haziak jaten ditu; aditua da kardu eta asterazeoetan. Umatzeko garaiaren ondoren taldeak osatzen dituzte.
Kantua
Banaketa geografikoa
Mendebaldeko Paleartiko osoan zabalduta dago, Asia erdialderaino iristeraino. Euskal Autonomia Erkidegoan oso espezie ugaria da, ondo banatuta dago lurralde osoan. Donostian zuhaiztiak dauden ia edozein lekutan ugaltzen da, kale eta etorbide nagusietako erdibitzaile eta espaloiak barne.
Habitat-a
Baso-mugetako, ibar-basoetako eta nekazal-guneetako zuhaitzetan umatzen du, baita lorategietan ere. Belardietan eta espazio irekietan elikatzen da.
Lekualdaketak
Europa hegoaldeko herrialdeetako espezie sedentarioa da, baina, hala ere, lekualdaketak gertatzen dira neguan leku garaietatik leku baxuago edo epelagoetara. Gainera, Europako hegoaldeak hegazti nordiko ugari hartzen ditu neguan. Printzipioz, penintsula iparraldeko populazioek urte osoa ematen dute umatze-gunean, baina alde biologiko hori ez da oraindik asko ezagutzen.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Hegazti honek duen kolorea eta itxian hazteko erabiltzen dela kontuan hartuta, oraindik ere iruzur egiten da espeziearekin eta urtean, Espainian, milaka ale harrapatu eta kaiolatzen direla kalkulatzen da. Gipuzkoan jarduerak horrek bizirik dirau, baina orain dela urte batzuk baino gutxiago. Bestalde, soroetan pestizidak eta kimikoak erabiltzea ere mehatxua da espeziearen kontserbaziorako. Espainia osoan kardantxiloaren %-1,4ko jaitsiera-tasa kalkulatzen da urteko.
Kardantxilo europarra-aren bero-mapa Donostian