• eu Zata arrunta
  • es Chotacabras europeo
  • iz. zient. Caprimulgus europaeus
Sailkapena
F. Caprimulgidae, O. Caprimulgiformes
Identifikazioa

Kolorazio kriptikoko hegaztia, marroi-grisaxka, hegal eta isats luzekoa. Gauekoa, beraz, ikusten oso zaila, are gehiago kamuflatzeko duen gaitasunagatik.

Gauez hegan harrapatzen dituen intsektuez elikatzen da.

Kantua

Timo Tschentscher (XC315640)

Banaketa geografikoa

Europan, Asiako erdialdean eta Afrikako iparraldean ondo banatutako espeziea. EAEn lurralde osoan agertzen da. Donostian, seguru asko, udalerri osoan umatzen da, baina hautematea zaila denez, aipamen kopurua nahiko txikia da. Hainbat puntutan ikusi da hiri ingurunean zehar, Uliatik Igeldoraino, baita Landarbason ere.

Habitat-a

Zuhaizti sakabanatuak dituzten espazio irekiei lotutako hegaztia, baita baso-ertzei ere. Donostian landa-eremuetan aipatzen da, eta baita Ametzagaina bezalako hiriko parke handietan ere, edo Uliakoa bezalako pinu landaketetan ere.

Lekualdaketak

Espezie transahararra; Afrika subtropikalean igarotzen du negua.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Europan gainbeheran dagoen espeziea da, eta horretan parte handia du nekazaritzan pestizidak erabiltzeak, beste faktore batzuen artean. Donostian, hirigunearen hedapena mehatxua izan daiteke mailan lokalean. Bere kontserbazioa erraztuko luke nekazaritza- eta baso-mosaikoak ondo mantentzeak eta agrokimikoen erabilera mugatzeak.

Zata arrunta-aren bero-mapa Donostian