Sailkapena
F. Accipitridae,
O. Accipitriformes
Identifikazioa
Harrapari ertaina, kolorazio marroia duena, zerrenda argi batekin bularrean. Ale batzuk oso argiak dira. Hego zabalak eta buztan borobildua. Hegan, marra argi bat dauka hego azpian bere identifikazioa errazten duena.
Mikrougaztun, anfibio, narrasti, hegazti, intsektu eta zizarez elikatzen da. Sarritan zutoin eta kableetan jartzen da, hautematen erreza egiten duena.
Kantua
Banaketa geografikoa
Europako zati handi batean, Makaronesian eta Asia erdialdetik igarotzen den eta Japoniaraino iristen den zerrenda handi batean ere umatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da eta harraparirik arruntena da. Donostian oso ugaria den harrapari bat da, ia udalerri osoan azaltzen dena.
Habitat-a
Basoko espeziea, zuhaiztiak behar ditu habia egiteko. Hala ere, leku irekietan ehizatzen du. Edozein baso-masa balio zaio, baita tamaina txikikoa izanik ere. Donostian koadrikula askotan azaltzen da. Baso izaera duten eremuetan umatzen du, tamaina pixka bat duten parkeetan barne, hala nola Ametzagainan.
Lekualdaketak
Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira. Era berean, Europa hegoaldeak urtero kontinente iparraldetik datozen hegaztiak hartzen ditu. Ez dakigu zein puntutara arte neguan Donostian behatzen diren aleak bertakoak diren edo atzerritik negua igarotzera datozen hainbat indibiduo diren.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Gure lurraldean, hala ere, legez kanpoko ehiza arazo bat da. Hala, espezie hau legez kanpoko ehizagatik Gipuzkoan gehien eraisten denetako bat da. Kontserbaziorako beste arazo batzuk errepideetan ibilgailuek harrapatzea, habitataren suntsipena eta umatze garaian jasandako eragozpenak dira.
Zapelatz arrunta-aren bero-mapa Donostian