• eu Hontz handia
  • es Búho real
  • iz. zient. Bubo bubo
Sailkapena
F. Strigidae, O. Strigiformes
Identifikazioa

Tamaina izugarriko hontza. Lumaje marroia, marra eta marraketa beltzekin, bai bizkarraldean, eta bai azpialdeetan. Buruak "belarri" nabarmenak ditu. Begi laranjak, deigarriak. Atzapar indartsuak, boteretsuak.

Mota guztietako ornodunez elikatzen da nagusiki, hasi ugaztunetatik eta hegazti-kumeetaraino (harrapariak barne). Superharraparia da.

Kantua

Marco Dragonetti (XC366027)

Banaketa geografikoa

Europan, Asian eta Afrikako iparraldean hedapen handia duen espeziea da. EAEn lurralde osoan dago, baina dentsitate handienak Araban ikusten dira, Ebro ibaiaren haranean zehar. Donostian berriki egiaztatu da eremu bat dagoela, baina ezin izan da haren ugalketa baieztatu.

Habitat-a

Ubikuista, mota guztietako habitatetan umatzen da, mendietatik basamortuetara. Normalean, erroitzak nahiago izaten ditu umatzeko, baita harrobiak ere, baina beste hegazti harrapari batzuen habietan edo lurrean ere uma dezake.

Lekualdaketak

Bertako espeziea.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Beste garai batean oso erasotua izan zen, ustez ehizan sortzen zituen kalteengatik (gaur egun badakigu ez dela horrela). Gaur egun, espeziea hedatzen ari da. Gaur egun dituen mehatxu nabarmenenak linea elektrikoekin talka egitea, errepideetan harrapatzea eta landa-ingurunearen kudeaketan aldaketak egitea dira. Zenbait tokitan, legez kanpoko ehiza arazoa da.

Hontz handia-aren bero-mapa Donostian