• eu Lertxun hauskara
  • es Garza real
  • iz. zient. Ardea cinerea
Sailkapena
F. Ardeidae, O. Ciconiformes
Identifikazioa

Tamaina handiko hegaztia; gorputz grisa eta lepoa eta beheko aldeak zuriak (lepoa grisa heldugabeetan). Hankak eta mokoa luzeak, helduetan umatze garaian horiak. Hegan motela eta "astuna" da.

Krustazeo, anfibio, arrain edota zelatan ehizean harrapatutako hegaztietaz ere elikatzen da, sakonera gutxiko ur eremuetan.

Kantua

Julien Rochefort (XC309150)

Banaketa geografikoa

Paleartiko osoan eta Afrikako parte handi batean oso banatuta dagoen espeziea. Euskal Autonomia Erkidegoan eskualde osoan agertzen da, nahiz eta ugaltzaile moduan eremu kantauriarrean arraroagoa den eremu mediterraneoan baino. Gipuzkoak kolonia pare bat baino ez ditu, nagusia Donostiako udalerrian dagoena izanik, 4-5 bikoterekin.

Habitat-a

Orokorrean uraren ondoan edo gainean dauden zuhaitzetan, urtegietan, paduretan... umatzen du. Baita lezkadietan ere. Donostian, zuhaiztia dagoen Oriako eremu batean dago kolonia. Gainera, oso ohikoa da lertxun hauskarak Urumean arrantzan ikustea (Kristina Eneatik hasita Martuteneraino).

Lekualdaketak

Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira. Donostian ugaltzen diren lertxunen ekologia espaziala eta mugimenduak ezezagunak dira oraindik. Seguruenik Oria ibaiaren arroan zehar mugitzen dira, nahiz eta ezin den baztertu bere presentzia Urumean edo beste eremu batzuetan.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Espezie hau mehatxatzen duten faktoreen artean ezkutuko ehiza edo umatze garaian gertatutako eragozpenak daude. Gipuzkoan legez kanpoko ehiza arazo bat da, urtero ehiza garaia hasten denean hainbat ale eraisten dituzte eta. Donostiaren kasuan, behar-beharrezkoa da umatze-kolonia babestea.

Lertxun hauskara-aren bero-mapa Donostian