Sailkapena
F. Accipitridae,
O. Accipitriformes
Identifikazioa
Arrano ertaina. Indibiduoek lumaje argia (askoz arruntagoa) edo iluna izan dezakete. Fase argian, goiko aldea, buztana eta burua marroiak ditu, beheko aldeak argiak. Fase ilunean, gaztaina-kolorekoa. Hegoko hegan egiteko lumak beltz kolorekoak, gorputz zuriarekin nabarmentzen direnak, zeinak nahasezina egiten duen.
Bere elikadura hegaztietan oinarritzen da gehienbat, tamaina handiko intsektuak eta narrastiak ere ehizatzen dituen arren. Donostian kaioen (Urumean) eta usoen (Urgullen) ehiza jaso da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean banatzen den espeziea; Asia erdialderaino iristen da. Saharaz hegoaldeko Afrikan ematen du negua, eskualde mediterraneoan negua igarotzea gero eta ohikoagoa den arren. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da. Donostian hainbat koadrikulatan behatu den espeziea da. Arrano honen lurraldeak oso handiak izan daitezke, baina litekeena da udalerri barruan bikote bat baino gehiago egotea.
Habitat-a
Basoko espeziea, zuhaiztiak behar ditu habia egiteko. Ehiza, dena den, leku irekietan egiten du. Edozein eratako baso-masak balio zaizkio, tamaina txikikoak barne. Donostian 27 Poligonoa, Igeldo edo Amara-Aiete inguruko landazabal eremuetan ikusten da, baina sarritan hirira sartzen da ehizatzera, Urgullen edo Egia eta Gros bezalako auzoen gainetik hegan ikusi delarik.
Lekualdaketak
Espezie migratzailea, Saharaz azpiko Afrikan igarotzen du negua. Donostian, hala ere, badago hegazti bat gure artean negua pasatzen duena.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Espezie hau mehatxatzen duten faktoreen artean habitataren suntsipena dago, baita legez kanpoko ehiza eta linea elektrikoekin gertatutako talkak ere. Zuhaiztietako zuhaitz handiak eta landazabal paisaia babestea Donostian arrano hau kontserbatzea sustatu dezaketen bi neurri dira.
Arrano txikia-aren bero-mapa Donostian