Sailkapena
F. Apodidae,
O. Apodiformes
Identifikazioa
Ia bizitza osoa airean pasatzen duen espeziea, izan ere, umatze garaian (inkubazioa, txitak elikatzea) bakarrik pausatzen da. Hegan balezta forma du, urkila forma duen buztan oso motzarekin eta hego estu eta luzangekin. Kolorazio uniformea, marroi iluna, urrutitik beltza ikusten dena, eztarria izan ezik, zurixka dena.
Hegan egin edo atmosferan flotatzen duten intsektuetaz elikatzen da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Banaketa paleartikoa duen espeziea, Europatik Asia erdialderaino; baita eskualde mediterraneo afrikarrean eta Ekialde Hurbilean. Negua Afrika hegoaldean igarotzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan banatuta dago. Donostian oso espezie arrunta da, ia udalerri osoan aipatzen dena.
Habitat-a
Espeziea, umatze garaian, eraikin edo eraikuntzetara bakarrik dago lotuta.
Lekualdaketak
Hegazti transahararra. Sorbeltz arruntek gure udalerria abuztu hasieran uzten dute Afrikara migratzeko, ekuatore hegoaldera heldu arte, bertan negua igarotzeko. Maiatz aldean bueltatzen dira berriz. Umatze garaian zehar, sorbeltzak janaria bilatzeko neurri bateko lekualdaketak egiteko gai dira, batez ere egun euritsu edo hotzetan.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Estatu mailan populazioa egonkorra da. Bere kontserbaziorako arazo izan daitezkeen faktoreen artean umatzeko lekuen galera, eraikinen berritze edo eraikuntza berrien ezaugarriak direla eta, kutsadura eta elikagaien murrizketa eragiten duten pestiziden erabilera egongo lirateke.
Sorbeltz arrunta-aren bero-mapa Donostian