• eu Basahatea
  • es Ánade azulón
  • iz. zient. Anas platyrhynchos
Sailkapena
F. Anatidae, O. Anseriformes
Identifikazioa

Ahaterik ohikoena eta ezagunena da, eta nahasezina; arrak berdeak ditu burua eta lepoa, eta lepoko zuri batek bereizten dizkio burua eta gorputza; moko horia. Bular marroia eta bizkarralde eta sabelalde gris-arrexkak; atzealde beltza. Hegal-zerrenda (ispilua) urdina. Emeak kolorazio iluna dauka eta lumaje arrexka eta orbanduna eta ispilu urdina.

Uretako landarez elikatzen da, intsektu, molusku, zizare eta arrain txikiak ere jaten ditu eta uretatik irteten da belarra eta hazi-kimuak jateko. Ongi onartzen du gizakion presentzia; ibai eta urmaeletara botatzen den ogia eta elikadura-hondarrak jaten ditu.

Kantua

Jerome Fischer (XC358493)

Banaketa geografikoa

Espezie hau oso zabalduta dago Europa, Asia, Ozeania eta Ipar Amerikan. Mendebaldeko Paleartikoko ahaterik ohikoena da eta etxe-ahatearen arraza guztien basa-arbasoa. Euskal Autonomia Erkidegoako lurralde osoan aurki dezakegu. Donostian Urumean umatzen du (Erriberak eta Cristina Eneako Parkea lotzen dituen zubitik, gutxi gorabehera), eta baita putzu, errekasto eta urmaeletan ere.

Habitat-a

Era guztietako ur-masetan dago, baina nekez ikusiko dugu itsasoan. Donostian ez da Mundaizeko zubia baino beheragora jaisten. Batzuetan, neguan batez bere, portuan ere azaltzen da.

Lekualdaketak

Donostian espezie honek duen migratologiaren berri ez dugu. Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira. Halaber, neguan, hegazti nordiko ugari joaten dira Europa hegoaldera. Neguan Donostian ikusten ditugun aleak ez dakigu bertakoak diren edo horietako batzuk kontinentearen iparraldetik datozen.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espeziea ez dago mehatxupean eta kontserbazio-egoera onean dago. Hezeguneak berrizteak eta habitataren kalitatea hobetzeak ahalbidetu dute gaur egun hegazti honek duen kontserbazio-egoera ona; Espainia osoan populazioa egonkorra da. Donostian espezie honen kontserbaziorako egon daitezkeen mehatxuen artean daude etxe-jatorriko aleekin egon daitekeen hibridazioa eta etxeko katuek edo basakatuek oilo eta habietan egiten duten depredazioa.

Basahatea-aren bero-mapa Donostian