Sailkapena
F. Falconidae,
O. Accipitriformes
Identifikazioa
Espezie nahasezina, bola itxurako gorputza eta isats luze-luzea duena. Gainaldeak beltzak, zuriak eta ardo-gorri kolorekoak; azpiko aldeak zuritik gorrixkara. Burua zuria, begi gainetik garondorainoko marra beltz batekin. Saldo txikitan mugitzen da (familia-taldeak).
Ornogabez elikatzen da eta oso tarteka landare gaiez.
Kantua
Banaketa geografikoa
Paleartiko osoan hedatua, eremu hotz eta lehorrenetan izan ezik. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan azaltzen da. Donostian, udalerri osoan ondo banatuta dagoen hegaztia da, bai basoetan eta bai parke eta lorategietan ikus daitekeena.
Habitat-a
Zuhaitzak behar ditu umatzeko. Nahiago ditu hostogalkorreko basoak, baina pinudietan ere ikusten da. Donostian zuhaitzak dauden ia toki guztietan umatzen da, basoetatik hasi eta parke eta lorategi-eremu handietaraino.
Lekualdaketak
Bertako espeziea.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Mehatxaturik ez dagoen espeziea. Udalerri mailan, komenigarria litzateke zuhaixka-geruza mantentzen duten baso-guneak babestea. Testuinguru honetan, baso eta parke handiak “garbitzea” ekidin beharreko praktika litzateke.
Buztanluzea-aren bero-mapa Donostian