Sailkapena
F. Sylviidae,
O. Passeriformes
Identifikazioa
Gorputz lerdena duen txoritxoa, buru zorrotza eta moko fina; kolorazio marroia, zuri-okrea beheko aldeetan. Sexuak antzekoak.
Intsektuez elikatzen da.
Kantua
Banaketa geografikoa
Europa erdialde eta hegoaldean umatzen du, baita Afrika iparraldeko eremu batzuetan eta Ekialde Hurbilean. Afrika tropikalean igarotzen du negua. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da, baina kontutan hartu behar da banaketa mugatua duen habitat batean egiten duela habia. Donostian oso espezie arraroa da, izan ere, aspaldi baziren bere habitata osatzen duten lezkadiak Urumeako ibar eta paduretan edo Antiguon, baina ia guztiz desagertu dira. Gaur egun, espeziea Urumeako oso lezkadi gune txikietan aipatu da, Loiolako kuartel militarraren inguruan esaterako.
Habitat-a
Lezkadi edo hezeguneei lotutako landaredi bertikalean umatzen du ia soilik. Habitat hau, gaur egun, oso eskasa da udalerri osoan.
Lekualdaketak
Udako espeziea; Donostiako udalerriko lezkariek, ziurrenik, Afrika Mendebaldeko Sahelen dauden hezeguneetan igarotzen dute negua.
Mehatxuak/Kontserbazioa
Penintsula mailan mehatxaturik ez dagoen espeziea, nahiz eta Donostian, populazioaren tamaina txikia eta habitataren urritasuna espeziea udalerri mailan desagertzeko arriskua diren.
Lezkari arrunta-aren bero-mapa Donostian