• eu Gabiraia
  • es Gavilán común
  • iz. zient. Accipiter nisus
Sailkapena
F. Accipitridae, O. Accipitriformes
Identifikazioa

Basoko harraparia, txikia, hego motz eta biribilduak eta buztan luzea dituena; horrela maniobragaitasun oso handia lortzen du basoan trebe mugitzeko, bertan ehizatzen baititu batez ere hegazti txikiak. Sexuen arabera oso ezberdinak tamaina eta koloreetan. Nabarmen handiagoa den emeak kolore gris arrea du nagusi bizkarraldean eta pileoan, eta zuria azpialdean, marra nabar finekin. Arrak gris ilun kolorekoa du bizkarraldea eta pileoa eta zurixka azpialdea, baina masail eta hegaletan ukitu gorrixkak dituela.

Kantua

Jarek Matusiak (XC420205)

Banaketa geografikoa

Europa, Asia eta Afrika iparreko zatirik handienean banatutako espeziea. EAEn lurralde osoan dago hedatua. Donostiari dakionez, ohikoa da baso inguruetan, bai nekazal eremuetan eta bai Ametzagaina bezalako parke handietan.

Habitat-a

Basoko hegaztia, mota ezberdinetako basoetan bizi da, hala nola harizti, pagadi edo pinudietan. Donostiako kasuan, berezko basoan, pinu-landaketetan edo baso mistoan aipatzen da.

Lekualdaketak

Europa hegoaldeko populazioak sedentarioak dira printzipioz. Neguan, halere, kontinentearen iparraldeko eskualdeetatik etorritako aleak gehitzen dira.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie honek ez dauka gaur egun kontserbaziorako mehatxu nabarmenik. Donostiako kasuan, espeziearen kontserbazioa bermatzeko funtsezkoa litzateke zuhaiztiak mantentzea, bai hiritik kanpokoak eta bai udalerriko parke handietakoak. Banda marroiaren gaitzaren ondorioz hainbat pinu hiltzeak inguruan espeziea kontserbatzeari arazoak ekar diezazkiok.

Gabiraia-aren bero-mapa Donostian