Jarduerak
Ezagutza
guztion eskura

Hegaztiak bereizteko ikastaro espezializatua

1 2017/11/08 Aranzadi Z. E

Udalerrian habia egin dezaketen hegaztiak bereizteko ikastaro teoriko-praktikoa. Tailer honen helburua herritarrei hegazti espezieen formakuntza aurreratua eskaintzea da, Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Cristina Enea Fundazioak, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak, Ugatza-Vasco de Camping Elkarteak eta SEO/Birdlifek sustatzen duten Donostiako hegazti habiagileen atlasa burutzeko egitasmoaren baitan.

Ikastaroa ordu t'erdiko bi saio teoriko izango ditu, bai eta teoria praktikan jartzeko behaketak egiteko irteera bat ere.

  • Teoriaren eguna: Azaroak 8 eta 9.
  • Pratika eguna: Azaroak 11
Izenemateak

Urriaren 11tik aurrera: mlaso@aranzadi.eus.

Izena emateko posta elektroniko bat bidali behar da goran azaltzen den mail kontaktura honako informazioa emanez: Izena eta abizenak, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa, NAN zenbakia (ikastaroko asistentzia ziurtagirientzako) eta ikastaroa burutu nahi den lekua.

Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Dohainik

Praktikari buruzko informazioa:

Azaroaren 11ean, 09:00tan, Ametzagaina Parkearen sarreran (Viveros Ducasse ondoan).
Ibilbidea: Ametzagaina.
Iraupena: 2-3 ordu.

Jarduera guztiak