• eu Usapala
  • es Tórtola común
  • iz. zient. Streptopelia turtur
Sailkapena
F. Columbidae, O. Columbiformes
Identifikazioa

Usapal txikia eta lerdena. Bizkarraldea laranja eta orban beltzekin; marra beltz eta zuriak dituen lepokoa. Burua eta lepoa grisak eta bularra arrosa. Buztan luzanga, oinalde beltz eta punta zuriarekin.

Gainontzeko usoak bezala, landare-gaiez elikatzen da, hala nola kimuez, haziez...

Kantua

Stanislas Wroza (XC371130)

Banaketa geografikoa

Europa osoan zehar banatzen da eta Asia erdialde, Ekialde Hurbila eta Afrika tropikaleraino heltzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan lurralde osoan agertzen da, nahiz eta oso espezie urria den, populazioak jaitsiera nabarmena jasan du ehiza eta nekazaritza kudeaketa aldaketengatik. Donostian udalerriko espezie arraroenetako bat da. Beste garai batean arrunta, gaur egun bere populazioa ziurrenik ez da hamar bikotetara iritsiko udalerrian.

Habitat-a

Eremu erdi-irekiak hartzen ditu, larre, laborantza-lurrak, heskaiak eta zuhaiztiak txandakatzen diren mosaikoetan. Donostian landazabal paisaietara loturik dago.

Lekualdaketak

Espezie transahararra, Sahelen igarotzen du negua.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Mehatxatutako espeziea, azken hamarkadetan zehar populazio jaitsiera handia jasaten ari dena. Beherakada hau azaltzen duten mehatxuen artean nekazaritzaren areagotzearen ondorioz gertatutako habitataren suntsipena eta ehiza daude. Udalerri mailan bere kontserbazioa bultzatzeko hartu daitezkeen neurriak landazabal paisaia tradizionalaren kontserbazioa eta ehizaren debekua lirateke.

Usapala-aren bero-mapa Donostian