• eu Buztangorri iluna
  • es Colirrojo tizón
  • iz. zient. Phoenicurus ochruros
Sailkapena
F. Turdidae, O. Passeriformes
Identifikazioa

Hiri-hegazti ohikoenetakoa. Arra beltza da, buztan gorria dauka eta orban zuria hegoetan; emea marroi-grisaxka da eta isatsa gorria dauka. Etengabe astintzen du buztana, eta oso hegazti urduria da. Sarri kantatzen du antena eta teilatuetatik, eztularen antza duen soinuarekin.

Kantua

Timo Tschentscher (XC315664)

 
Banaketa geografikoa

Erdi-mendebaldeko Paleartiko osoan dago zabalduta; Txinaraino iristen da. Euskal Autonomia Erkidegoan oso espezie ugaria da. Donostian hiri osoan aurki daiteke, baso-guneetan, aldiz, ez.

Habitat-a

Habitat ireki eta harritsuei lotuta dago; harkaitzetan eta mendian egiten du habia, eta herri eta hirietan ere ohikoa da. Era guztietako eraikinetan eta kostaldean zehar aurkituko dugu, eta itsaslabarretan umatzen du.

Lekualdaketak

Europa hegoaldeko hegaztiak sedentarioak dira, habia gune garaietan egiten dutenak izan ezik; azken horiek erregio mailan mugitzen dira, negua gune baxuagoetan igarotzeko. Hegoaldeko Europara, neguan, hegazti ugari ailegatzen dira Europa iparraldetik, eta gehiengoak mediterraneo ingurura joaten dira.

Mehatxuak/Kontserbazioa

Espezie hau ez dago arriskuan eta ez zaizkio ageriko mehatxurik antzematen. Espainian hegazti honen populazioa egonkorra da.

Buztangorri iluna-aren bero-mapa Donostian